Covid19 | Datuak egunez egun

Andoaingo eta eskualdeko gainerako udalerrietako egoera okertuz doa

Aiurri 2021ko aza. 29a, 12:27

Goizean zehar ilara luzeak zeuden Andoaingo anbulatorioan

Zainketa berezien unitatean 47 lagun daude, gaur egun. Eusko Jaurlaritzak neurriak hartuko zituen 50eko kopurutik oso gertu. Hilkortasuna nabarmen igo da, gainera.

Seigarren olatuak gorantz darrai, positibotasuna eta intzidentzia-tasa metatua geroz eta handiagoa baita. Andoainen berezki aurreko astean igo zen kutsaketa-maila. Azaroak 8-14ko astean 14 kasu berri izan ziren, azaroak 15-21 astean berriz 107 kasu. Positibotasuna zortzikoiztu egin zen, eta intzidentzia boskoiztu. Bada, datu horiek handiak baziren. Astebete beranduago sapaia hausten jarraitzen du. Intzidentzia bikoiztu eginda astebetean.

Azaroak 22-28 arteko positiboak:

  • Andoain: 147 kasu.
    Azaroak 15-21 arteko positiboak: 107.
  • Urnieta: 26 kasu.
    Azaroak 15-21 arteko positiboak: 20.
  • Amasa-Villabona: 17 kasu.
    Azaroak 15-21 arteko positiboak: 19. 
  • Asteasu: 4 kasu.
    Azaroak 15-21 arteko positiboak: 17.
  • Zizurkil: 15 kasu.
    Azaroak 15-21 arteko positiboak: 6.
  • Aduna: 0 kasu.
    0 kasu azken zazpi astetan.
  • Larraul: 0 kasu.
    Azken zazpi astetan kasu bakarra agertu da.

Positiboak Andoainen, egunez egun:

Seigarren olatua Andoainen. Tsunamia dirudi. ©UrkoVallejo

  • Astelehena, 22: +12.
  • Asteartea, 23: +30.
  • Asteazkena, 24: +16.
  • Osteguna, 25: +43.
  • Ostirala, 26: +15.
  • Larunbata, 27: +15.
  • Igandea, 28: +16.

Datu historikoei begira, datuak daudenetik positibo gehien batu diren egunak izan ziren azaroaren 25a eta 23a.

Intzidentzia tasa eta semaforoa

14 eguneko inzidentzia tasaren arabera:

  • Berdez < 60.
  • Horiz 60-299.
  • Laranjaz 300-399.
  • Gorriz >=400.

Udalerrika:

  • Andoain Azaroak 28: 1694,69 (gorria) | Azaroak 21: 807,31 (gorria).
    Aurreko asteetan: 160,13; 80,06; 66,72; 66,72; 33,36. 
  • Gipuzkoa Azaroak 28: 807,26 (gorria) | Azaroak 21:510,37 (gorria).
    Aurreko asteetan: 174,33; 116,45; 93,14; 73,15.
  • Urnieta Azaroak 28: 740,86 (gorria) | Azaroak 21: 402,64 (gorria).
    Aurreko asteetan: 128,85; 64,42; 241,88; 595,91; 434,85.
  • Amasa-Villabona Azaroak 28: 608,42 (gorria) | Azaroak 21: 405,61 (gorria).
    Aurreko asteetan: 219,71; 202,81; 135,20; 67,60; 33,80. 

Beterri-Buruntza eta Donostia, azaroak 28:

Aurreko olatuekin alderatuta, oraingoan intzidentzia-tasa handienan dutenen artean aurkitzen da Beterri-Buruntza. Une honetan tamaina bereko eta handiagoko udalerrien artean Andoain gaikaldean dago. Azpeitia dago gainetik, 2181ko intzidentzia-tasa metatuarekin.

  • Andoain 1694,69
    Azaroak 24: 1160,93.
  • Usurbil 1299,94
    Azaroak 24: 1078,00.
  • Astigarraga 958,95
    Azaroak 24: 899,01.
  • Hernani 1217,45
    Azaroak 24: 869,61.
  • Urnieta 740,86
    Azaroak: 676,44.
  • Lasarte-Oria 483,07
    Azaroak 24: 372,80.
  • Donostia 570,20
    Azaroak 24: 447,39.

Adierazle nagusiak:

Egoerak okerrera egiten darrai, azken asteetakoak alderatzen jarrita.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!