Ospitaleak
"Asteartean, konfinamendua geroztik, egun bakar batean inoiz izan dugun ospitaleratu berri kopururik handiena izan genuen, 135", horixe antzeman zuen Urko Vallejok. Olatutzarrak ospitaleetan izango duen eragina datozen egunetako arreta gune nagusia izango da.
Datuak egunero argitaratzearen alde
Igande gauean Urko Vallejok datuak egunero argitaratzearen aldeko iritzia agertu zuen. Garai bateko prozedurari eustea eskatu zuen.