Aurten, berrikuntza batekin dator erakundea, Korrikari buruzko dokumentala egin baitu: "Uhinak". Txakur Gorria sormen kolektiboak ekoitzi du orduerdiko ikus-entzunezko lana. Aiaraldea ekintzen faktorian (Laudio) egingo dute aurkezpen-ekitaldia hilaren 28an. Dena dela, datozen asteotan, hainbat herritan ere “Uhinak” lanaren emanaldiak programatuko dira, eta, era berean, laster, telebista nahiz Internet bidez zabalduko da.
Sinopsia eta trailerra
Euskal Herriaren zain eta arteria grisetan barrena abiatu gara eta bederatzi ahots topatu ditugu bide bazterretan. Ahots hauei esker, bederatzi paisaia desberdin ezagutu ditugu: bederatzi errealitate linguistiko eta emozional. Hitzekin jolasteko gonbita egin diegu, eta elkarrekin ekiten jarraitzeko irrika jaso dugu bueltan.