Itzalita dago Hernioko sutea

Aiurri 2025ko ots. 21a, 11:51

Sute handia izan zen atzo iluntzean Hernio mendian. Errezil aldeko magalean sortu ziren garrak eta bi foku zituen; Zelatun inguruan bat, gorago bigarrena. Gau guztian lanean aritu ondoren, sua mendean hartzea lortu dute suhiltzaileek goizaldera, eta dagoeneko itzalita dago. Ez da baserririk kaltetu eta inor ez da zauritua gertatu.
Suteak utzitako ondorioak garbi ikusten dira Bidaniatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!