Argazkian, Axeri Dantza Elkarteko kideak ageri dira egunotan, erakusketaren prestaketa lanetan.
Urte osorako egitaraua
Aurrez, otsailaren 8an, urteurreneko ospakizunen aurkezpena, egin zuten Goikoplazan.
Era horretan, martxoaren 6an, "Emakumeak Axeri Dantzan 25 urte" izenburuko mahai-ingurua egin zuten Basteron (ikusgai osorik, hemen).
Urte osoko egitarauaren lehenbiziko ekitaldi horretan, emakumeek Axeri Dantzan eta euskal kulturan izandako bilakaera aztergai izan zuten. Honakoek hartu zuten hitza: Jone Larrañaga (mahainguruko gidaria), Junkal Korrotxano (2000an Goikoplazan Zortzikoa dantzatu zuen lehenbiziko emakumea), Izaskun Beraza (Axeri Dantzako buruzagia), Irune Elizondo (axeri dantzari gaztea) eta Amaiur Aristi (dantzan.eus-eko eragilea).