Urteari amaiera lasterka emateko aukera

Aiurri 2025eko abenduaren 30a

Artxiboko irudia.

Lagunartean eta jai-giroan egin ohi dira urte zaharreko lasterketak. Gurean hiru daude iragarrita: goizez, Andoainen; eta, arratsaldez, Aiztondon eta Urnietan.

Andoainen 11:30etan abiatuko dira lasterkariak Zumea plazatik. Ohi bezala, jendetza elkartzen da espaloietan eta bide bazterrean. Gaur gauean amaituko da izena emateko epea.

Arratsaldean, Zizurkil eta Amasa-Villabona artean izango da. Tradizio luzeena duen lasterketa da eta jende asko erakarri ohi du.

Urnietan, Poxta Zaharreko gazteek antolatutako lasterketa izango da. Herrigunean egiten da eta San Juan plaza zeharkatzeko maldatxoak gainditu behar dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!