Ni ere haurrek musukoa erabiltzearen aurka nago. Ni ere COVID pasaportea haurrei eskatzearen aurka nago. Nik ere Eusko Jaurlaritzak pandemiaren inguruan egiten duen kudeaketa kritikatzen dut. Baina nik ezin dut pandemia ukatu (edo bere larritasuna gutxiestu), txertoen eraginkortasunaren inguruan gezurrik esan, eta koronabirusa detektatzeko erabiltzen diren proben inguruan manipulatzen dutenek deitutako deialdi batetan parte hartu. Pena.