Andoain Euskaraldia'22

Euskaltzaleen hitzordua, ostiral honetan, Goikoplazan

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia 2022ko abe. 1a, 12:08

Euskaraldia amaitzear da, eta Andoainen amaiera dotorea eman nahi diote. Eguraldiak lagunduz gero, festa betea izango da. Osagai askorekin: jana, musika, dantza... Arratsaldeko 18:00tan hasi eta 22:00ak bitarte festa nagusituko da.

18:00 Muffinak eta txokolate beroa

Negu giroko egunak dira, egun hauetakoak. Arruti gozogileak egindako muffinak nahikoa ez eta, merienda edo askaria osatzeko txokolate beroa eskainiko du antolaketak. Guztia, Goikoplazako karpan.

19:00 Dantza emanaldia

EGAPE: Euskaraldiaren kantutik abiatuta, koreografia sortu dute Urnietako dantzari gazteek. Urnietan plazaratu ondoren, andoaindarren aurrean dantza hori eta beste bi dantza gehiago eskainiko dituzte.

KLAAP: Euskaraldia abiatzearekin batera, Aiurri.eus bidez zabaldu zen Klaap dantza eskolako kideek prestatu zuten koreografia. Bideoak arrakasta handia izan du, eta Goikoplazan zuzen-zuzenean ariko dira.

20:00 Zezen suzkoa

LEBI ZEZEN-SUZKOA: Goikoplazan ibiliko da, beti ere eguraldiak laguntzen badu. Aurretik muffinak banatuko dira karpan, eta gauean Beietz! musika taldea ariko da. Baina, emozio zale zareten handi eta txikiok, iluntzeko 20:00tarako prest egon zaitezte. Gau Beltzetik berriro irteteko prest dagoen "Lebi" zezen suzkoa zuen aurrean korrika ibiltzeko desiatzen dago eta!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!