Euskaraldia 2025

Buruntzaldean ere, elkar mugituz egingo dugu!

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Andoain 2025ko mai. 12a, 21:09

Buruntzaldeako EAJ-PNVko alderdikideak Euskaraldira batu dira.

Euskaraldia, euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez.

Ekimenaren helburuekin bat egiten dugu Buruntzaldeako jeltzaleak eta herritarrak animatu nahi ditugu parte hartzera. “Buruntzaldean euskaraz bizi daiteke. Inertziak hautsi eta ohiturak aldatzeko aukera norbanakoon esku dago, gu guztion esku”.

Herritarrei eskatu nahi diegu gogotsu bat egiteko Euskaraldiarekin, etxean bezala kalean, lantokietan nahiz aisialdian, gurasoak elkarren artean eta seme-alabekin, gazteak zein helduak, euskaraz egiteko ohitura indartzeko eta errotzeko.

Hamaikakoa osatzen dute ezkerretik eskuinera Alexander Huitzi Alfonso(Andoain), Maripi Sarasola Bulman (Urnieta), Felix Zusberro Alberdi (Astigarraga), Esti Alkorta Barragan (Lasarte-Oria), Ismael Gantxegui Gonzalez (Hernani), Ivan Iriondo Axpe (Usurbil), Xabier Otxoa Muñoz (Usurbil), Agurtzane Mercader Ubillos (Urnieta), Idoia Mikelez Alonso (Andoain), Mikel Gurutzega Zubillaga (Hernani), Maria Otaegi Velez (Astigarraga), Goizalde Pildain Narvarte (Lasarte-Oria) eta Imanol Goenaga Egibar (Gipuzko Buru Batzarreko kidea).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!