Asier Nieblaren alde, justizia eske

Gaur arratsaldeko 19:00tan elkarretaratzea deitu dute Donostiako Boulevardean “Justizia Asierrentzat. Indarkeria matxista gehiagorik ez" lemapean.

Ezbeharra iazko jaietan gertatu zen. Asier Nieblak jasandako erasoak zauri oso larriak eragin zizkion, eta hainbat astez ospitalean izan eta gero, urriaren 11n zendu zen. Gertaerak gizarte osoan eta bereziki Urnietan eragina izan zuen. Ezaguna zen herrian, eta haren galerak min handia eragin zuen. Elkartasunezko mezu ugari jaso zituen, eta seguruenik oihartzun handiena Jokin Lizeaga kirolariak eskainitakoak izan zuen. Sanmielen hasierako ekitaldian, korrikalariak Niebla gogoan izan zuen:

Egun gutxira zendu zen, urriaren 11n, Donostiako Ospitalean. Urtean zehar, besteak beste azaroaren 25ean, Asier Niebla gogoan hartu dute. Donostia hiria jaietan murgilduta, eta ezbeharra hango jaietan izan zenez, gaur arratsaldeko elkarretaratzea deitu dute. 19:00tan izango da Donostiako Boulevardean.

Bestalde, haren heriotzaren lehen urteurrenean, herri lasterketa antolatu dute. Deitzaileek argibide guztiak eskaini dituzte, urriaren 12ra begira.

Erlazionatuak

Donostiako jaietan erasoa jasan zuen urnietar gaztea zendu da

Urnieta

Asier Niebla izena zuen, eta urnietarrak Donostiako Aste Nagusian oinarri matxista duen eraso bortitza jasan zuen. Larunbatean 19:00tan haren aldek...
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!