Gaualdia osatzeko, Anabas taldearen zuzeneko musikarekin batera, udazkenean eskainiko duten "Soinuen begiradak" ikuskizun berriaren hiru pieza eskaini zituzten.
360º dantza ikuskizuna eskaini zuten San Juan plazan, uda beteko gau giroan. Dantzariak, maletak eskuetan, agertokira hurbildu ziren. Benito Lertxundik abesten duen Oi ama Eskual Herri kantuaren erritmora abiatu eta mundu zabalera abiatu ziren. Ohi bezala, ikuslegoa asetzeko moduko saio bikaina izan zen.
Gaualdia osatzeko, Anabas taldearen zuzeneko musikarekin batera, udazkenean eskainiko duten "Soinuen begiradak" ikuskizun berriaren hiru pieza eskaini zituzten.
2019 ira 21 Urnieta