Hamarkada luzez lanean diharduen familia negozioa da. Idiazabal kalean bertan, eraikin horretan zerbitzu ugari eskaini dira historian zehar. Jatetxe modura ibilbide oparoa osatzen ari da Mari Karmen, Pepi eta Axunen eskutik. Urnietako Udalak omenaldia eskaini dio, jendez beteta zegoen plazan. Dantzariek, haur danborradak, txarangak eta txistulariek parte hartu dute omenaldian, Udal ordezkaritza osoarekin batera. Aitor Mendiluze bertsolariak hiru bertso eder eskaini dizkie.
2009 aza 26 Urnieta