Goiburuarrak pozez bete dituen garaipena

Jon Ander Ubeda 2021ko eka. 27a, 14:46

Goiburu-Xoxoka aldean arreta berezia eskaini zioten Zalduaren eta Gabirondoren arteko desafioari, Mozotegiko mutila oso maitatua baita auzoan. Auzotarren artean zabaldu den argazkian herrikide eta lagun asko daude.

Ez zen erraza garaipena, baina aurreko Aiurrin Andoni Urbistondori aitortutakoaren arabera, Julen Gabirondok lan handia hartu zuen desafioa prestatzen. Denbora eta diru inbertsio handia egindakoa zen, bere buruaren eta aurkariaren aurka lehiatu eta garaile irteteko. Lehen lanetan, egurrarekin egindakoa, serio-demonio aritu behar izan zuen kirol jarduera horretan dituen gabeziak gainditu eta airoso ateratzeko. Bigarren proban, segan, parekorik ia ez duela argi geratu zen. Eta garaipen polita lortu zuen urnietarrak.

"Mikel Garaialde lagunak esaten zidan beti, apustuak egiteko, eta dagoen lekutik sentituko dut bere indarra". 2018ko abuztuan galdu zuen txikitako laguna, Gabirondok. Eta hura gogoan du lehiatzen den aldioro.

Atzokoan, Twitter bidez, Andoni Urbistondok desafioaren kronika egin zuen:

 

Datorren Aiurri astekarian probaren kronika jasoko dugu.

Erlazionatuak

"Matte zaitugu"

Aiurri 2021 eka 27 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!