Pasa den ostiraleko lan-heriotza eta langileen prekarietatea salatu dute Udaletxe aurrean

Aiurri 2021ko urr. 19a, 13:58

LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzearekin bat egin dute. Ordu erdiz San Juan plazan elkartu dira pasa den ostiraleko lan-heriotza eta langileek pairatzen duten prekarietatea salatzeko. 

Hil zen langileak 59 urte zituen eta azpikontratatutako enpresa batentzat egiten zuen lan, Astigarragako Pavimentos Tecnológicos Zarrarentzat. Miguel Imaz enpresa ari da kiroldegiko berritze-lanak egiten, Urnietako Udalak hala esleituta.

ELA sindikatuak azaldu zuenez, hormigoia botatzeko lanetan ari ziren obran eta, ikertzeke dauden arrazoiak medio, kamioiaren besoetako batek ekilibrioa galdu, luma mugitu eta langilea kolpatu zuen. Haren ondoan ziren bi langileak arriskuan izan ziren. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!