Gogoan hartuko dute Gurutze Iantzi urnietarra

Aiurri 2022ko ira. 23a, 12:09

29 urte igaro dira, irailean, Gurutze Iantzi urnietarra inkomunikazio egoeran hil zela, zantzu guztien arabera, Guardia Zibilen torturen ondorioz. Hori dela eta, gogoan hartuko dute San Juan plazan, arratsaldeko 19:00tan. 

Irailaren 24an beteko dira 29 urte Gurutze Iantzi Igerategi inkomunikazio egoeran atxilotuta Madrilen hil zenetik. Andoni Urbistondo kazetariak auziari buruz hainbatetan idatzi du Aiurrin: "Irailaren 24a. Goizeko 08:00ak. 1993. urtea. 25 urte joan dira. Mende laurdeneko amesgaiztoa, iluntasuna. Eta samina. Egunak, asteak, urteak pasata ere, desagertzen ez den mina. Gurutze Iantzi atxiloketa agindurik gabe eraman zuen etxetik Guardia Zibilak, eta 28 orduko epean, telegrama baten bitartez, ziegan hil zela jakinarazi zioten sendiari". 

Horrez gain, Urnietako kazetariak Twitterren hari idatzi du:

Erlazionatuak

Urteak joan dira, mina ez

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urbistondo 2018 ira 16 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!