Aurrera Markelekin, euriak ez du elkartasuna eten

Aiurri 2022ko aza. 19a, 12:30

Eguraldi kaskarra ez da oztopo izan Aurrera Markelekin elkarteak prestatutako asteburu bereziari jarraipena emateko: atzo arratsaldetik bihar arte, korrika nahiz bizikletan dabil Xabier Salillas kirolaria.

 Erronka handia gertutik jarraitzeko, makina bat ekintza prestatu ditu elkarteak: guztia GNA01 gaixotasunaren harira, babes ekonomikoa biltzeko, ondoren, ikerketara nahiz terapiara bideratzeko. Gaur goizean, adibidez, puzgarrietan saltoka, nahiz herri kiroletan murgildu dira urnietarrak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!