Manifestazioa deitu du ELA sindikatuak, kiroldegiko langileen egoera salatzeko

Aiurri 2023ko urt. 12a, 12:55

Kalera irtetzeko deia egin du ELA sindikatuak, ostiral honetan, iluntzeko 19:00tan. Langileen egoeraren berri ematea eta berau salatzea du helburu manifestazioak. Irailean hasi ziztuzten greba egunak, eta, egun, lanuzte mugagabean daude, "lan-hitzarmen duin baten alde". 

Orain gutxi, elkarrizketa egin zion Aiurrik langileei, nondik norakoak ezagutzeko. Era berean, Udaletxeko alderdien iritzia ere jaso du aldizkariak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!