Europako erdialdetik heldu diren Kaldereroei ongi-etorri beroa eskaini diete Egapen

aiurri 2025eko otsailaren 21a

Egape ikastolan Kaldereroen eguna ospatu dute arratsaldean, eta ederki gozatu dute inauteri giroaz. Momo Jainkoa buru dutelarik Europako erdialdetik Urnietara heldu diren hungariar, zingariar eta ijitoei ongi-etorria eskaini diete.

Ekitaldirako, irakasle zein ikasleak (Haur Hezkuntzako 3 urtetatik hasi eta LH 6. mailara bitarteko guztiak), haien janzkeraz jantzi dira eta haien kantak eta dantzak biziberritu dituzte.

Berezia eta ikusgarria bilakatu da ongi-etorri ekitaldia, era horretan.

Jaialdiari amaiera emateko, berriz, Aballarri guraso elkarteak partehartzaile guztiei eskertzeko txokolate beroa eta bizkotxoa banatu zien.

Ikasle eta irakasleak erabat murgilduta ongi-etorri festan (Argazkia: Egape ikastola)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!