Gabonak Urnieta 2025

Jendetza bildu da San Tomas eguneko ospakizunean

Aiurri 2025eko abenduaren 21a

Eguraldi kaskarra ez da oztopo izan urnietarrentzat, neguko solstizioa ospatzeko: San Tomas egunez, jendetza bildu da eguerdian Plazido Muxika plazan. 

Tokiko ekoizleen produktuz bete da plaza: Adarrazpik (gazta, esnekiak eta ardikiak), Errekaldek (barazkiak), Gurutzeta-Mokok (barazkiak eta loreak) eta Telleriak (haragia) postu bana jarri dute. Era berean, bertan izan dira Sorginak ere, apaingarriak eta sorginekin lotutako elementuak saltzen. Altuna sagardotegiaren kupela lagun, txistorra eta gazta dastatzeko aukera izan dute urnietarrek, Denda Berri jubilatuen elkartearen eskutik.

Dantzak, halaber, protagonismo berezia hartu du, pixkanaka gorpuzten ari den "ADK2.5” ikuskizuna egin baitu Aukeran dantza-konpainiak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!