Malen Moraindeira eta Beñat Telleria, maila bikaineko bi harrijasoitzaile herrian

Aiurri 2026ko maiatzaren 18a

Herri kiroletan goren mailan dabiltzan Urnietako bi harrijasotzaile gazte dira Malen Moraindeira eta Beñat Telleria. San Juan plazan, atzo, erakustaldi politak eman zituzten herrikideen aurrean, Caja Rural txapelketetan lehian aritu ziren gazte “Izar Berri”ekin eta emakumeekin batera. Biek ere ezin erakustaldi ikusgarriagoak egin zituzten, argazki-sortan eta bideotan ikusi litekeen bezala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!