[Tokikom Liga]

"Nago" urnietarra, Egunean Behineko lehen sariduna

Jon Ander Ubeda 2026ko maiatzaren 19a

Joko ezagunaren 21. denboraldian, Tokikom Liga jokatzen ari da "Aiurri (Beterri–Buruntza) taldea". Bertako partaide da "Nago" eta dagoeneko jaso du Mizpiradiko sagardo-botila sorta, Aiurrikoen eskutik.

Egunean Behin jokoaren 21. denboraldia maiatzaren 11ren hasi eta uztailaren 12aren arte luzatuko da, 9 asteko lehian. Ohiko asteko babesletzak eta sariak izango dira, eta denboraldikoak ere bai, kasu honetan Tokikom toki komunikabideen bateraguneak babestuta.Tokikom eta bere hedabideen partaidetza beste ekimen batean ere gauzatuko da: 10 hedabidek eta beren eskualdeetako partaideek elkarren arteko lehiaketa propioan arituko dira. Tokikom Liga izango da hori. Horietako talde bat Aiurri (Beterri–Buruntza) da eta, bertako kideen artean, astero-astero, eskualdean ekoiztutako sagardoa zozkatuko da. Denboraldiko lehen zozketan sariduna "Nago" urnietarra izan da. Hark eraman du etxera Mizpiradi sagardotegiko kaxa. Zorionak eta zorte on gainerako partaideei!

Tokikom Ligako sailkapena, lehen astea igarota

Egunean Behin jokoak eta TOKIKOMek elkarlanean atondu duten TOKIKOM Ligan Arabako Alea suertatu da irabazle, 68,37 punturekin. Lehia oso estu doa, puntu gutxien dituen eskualdearekiko aldea bost puntu baino gutxiagokoa da.

 

Ligan parte hartu nahi? Egin bat gurekin!

TOKIKOM Ligak uztailaren 12ra arte iraungo du, eta bitarte horretan edozein momentutan eman daiteke izena nahi den eskualdeko taldean. Horretarako, Egunean Behin aplikazioaren erabiltzaile ezarpenen atalera sartu eta bertan aukeratu behar da eskualdea. Gurea honako hau da: Aiurri (Beterri–Buruntza).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!