Gorka Mirandak gidatzen duen Easo Emakume Abesbatza izan zuen bidelagun estreinaldian Adarramendi Abesbatzak.
Nahiz eta sortu berria den abesbatzako ahotsek hilabete batzuk besterik ez eraman entseguetan murgilduta, abesbatza sendo baten tankera hartu ziote atzoko emanaldiaz gozatu zuten entzuleek. Nabarmentzekoa da Josu Elberdinen gidaritzaren emaitza.
Kursaalen bigarren emanaldia
Datorren ekainaren 17an, ostegunarekin, 18:00etan, Kursaal aretoan ospatuko den Adinberri Hariak ekimenaren barruko emanaldi berezian abestuko du Adarramandi Abesbatzak.
Easo Eskolania eta Easo Txiki abesbatzekin batera osatuko du emanaldia Urnietako abesbatzak, hain zuzen.
Adinberri Hariak proiektuaren bultzatzaieen esanetan, "belaunaldi ezberdinetako ahotsak elkartuz musika, emozioa eta komunitatea ardatz dituen kontzertua" izango da. "Musikaz eta giza harremanez beteriko arratsalde berezia izango" dela gehitu dute.
Adinberri Hariak proiektuak "belaunaldien arteko loturak indartzea du helburu, kultura eta musika tresna gisa erabiliz. Ahotsen bidez, memoria, transmisioa eta etorkizuna uztartzen dituen espazio partekatua sortzen da, gazteen eta helduen arteko elkarrizketa artistikoa sustatuz".