Kontzertuaren aurretik, bi ekitaldi iragarri dituzte:
18:00. Txorigorri Race Urnieta: Goitiberak Gaztelo eta Kiroldegiaren artean.
20:00. Tortilla lehiaketa.
Estilo diferenteko lau talde eta DJa
Gaueko 23:00etatik aurrera Super Lore, Lappa, Mevallar, Ganbara Estudios taldeak igoko dira Plazido Mujika plazako eszenategira.
Superlore
Endika Garcia eta Jon Mikel Lomeño superlore musika taldeko kideek Arrakastaren rave enternalean diskoa aurkeztu zutenean, Aiurrirekin edukitako elkarrizketa, joan den otsailean, hemen.
Lappa
Ibilbide luzeko talde urnietarra da. Hona argitatu dituen diskoak. Intringulis (2017), Polisemian (2018), Paperezko azeria (2019), Ortopedia (2025), eta, Kalistenia (2026).
Lakistenia diskotik, Bi mila hogeita hiru abestiaren bideoklipa, hemen:
Mevallar
Bartzelonako taldea da, lau musikarik osatzen dute. Hona oraindik orain zabaldu duten bideoklipa, Mas suerte la proxima vez abestiarekin: