Inauteriak gertu direla iragarri dute kalderero txikiek

Aiurri 2025ko ots. 21a, 16:32

Pedro Maria Otaño Herri Eskolako txikienak kalera atera dira gaur arratsaldean, festa giroa herrian barrena zabaltzera. Zartaginak eta mailuak eskuan, inauteriak badatozela iragarri dute. 15:15etan eskolatik abiatu, eta kalejiran joan dira plazara, bidean kantu eta dantzarako geldialdiak eginez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!