Mozorroak soinean, Inauteri doinuez lagunduta jolaslekura atera dira Zubimusu ikastolako haurrak. Gurasoak eta etxekoak zituzten zain bertan. Kalejira egin ondoren, dantza egin dute txikiek, bertaratu direnen txaloak jasoz. Elkarrekin meriendatuz amaitu dute arratsaldea, pozik.
Otaño Herri Eskolak plazara ateratzea erabaki du. Musika izan dute gai nagusi eta garai eta estilo ezberdinetako piezak eskaini dituzte. Dantza, kolorea eta giro ederra nagusitu da plazan. Amaieran, hezkuntza publikoan gaurko deituta zegoen grebaren aldarrikapenekin bat egin dute.
Aurtengo Inauteriak ezberdinak izan dira Zizurkilen. Mendigain eskolako kideek greba egiteko hautua egin dute eta horren aurrean, ohiko kalejira ez antolatzea erabaki du Udalak. Otaño Herri Eskolako kideek erabaki horren aurreko desadostasuna adierazi dute.