Korrikaren etorrera girotzeko jarduerak iragarri dituzte. San Juan plazan pintxoez eta sagardoaz gozatzeko aukera izango da. 11:30, Kalejira herrigunean. 12:00, Egape DTren saioa plazan.
Korrika urnietatik apirilaren 13an igaroko den arren, berotzen hasteko Korrika kulturala festa antolatu dute. 11:30 Kalejira, Zubitxo plazatik abiatu eta San Juan plazan amaituko da.12:00 Egape dantza taldearen emanaldia, Korrikako abestia oinarri hartuta. Pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera edukiko dute bertaratzen direnek. AEK-k Korrikako kamisetak, jertseak edota bestelako produktuak erosteko postua jarriko du. Serigrafia postua ere egongo da.
Sahararen aldeko bertso-saioa antolatu dute Hurria-Sahara eta Punttuka elkarteek.
‘Oporretan euskaraz’ ekimenean izena emateko epea zabalik da. 2003 eta 2011 urte artean jaiotako haurrei zuzendutako ekimena da Oporretan Euskaraz. Ekaineran 24tik uztailaren 17ra, goizeko 9:30etatik 13:30etara bilduko dira haurrak begiraleekin. Izena ematea zabalik maiatzaren 29ra bitarte. Informazio gehiago: 943 692 495.
Lehiaketak Urnietako sei leku esanguratsuren argazkiak atera eta osatutako bilduma aurkeztuko da lehiaketara.
"Herria herri egin zuten emakumeak" argazki-erakusketa Basteron ikusgai, martxoaren 21etik aurrera. Itsaso Mendiluzek antolatutako erakusketa da, iaz izenburu berarekin erakusgai jarritakoaren jarraipena. Zabalik egongo da apirilaren 6ra arte.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |