San Isidro eguna: 11:00 Meza 11:40 Herriko umeen eskutik kirol erakustaldia plazan. Ondoren, barrikotea plazan (Txistorra, sagardoa, ardoa) trikitilarien laguntzaz. 14:00 Bazkaria Iturriondon. Bazkalostean, Oihana Iguaran eta Jexux Mari Irazu bertsolariak eta Larraitz eta Mikel trikitilariak. Menua 30 euro. Txartelak Iturriondon salgai.
Baserritarren eguna da, bihar, San Isidro. Hori horrela, urtero bezala, egunarekin lotutako meza berezia izango da eguerdiko 12:00tan eta, ondoren, hamaiketakoa izango da Urnietako Udalak antolatuta, Lekaio kultur etxean.
Baserritarren eguna ospatuko dute zizurkildarrek: - 12:30ean, herri kirol erakustaldia Intxaur frontoian: Ainitze Zumeta eta Maddi Gesalaga harri-jasotzen eta Joseba Otaegi eta Eneko Saralegi aizkoran.- Ondoren, bazkaria Iriarten, bertsolariekin girotuta.- Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, gaztetxoen pilota partidak, Intxaur frontoian.
Atzera kontaketa hasi da eta bat baino gehiago txapa jao gabe dago oraindik. Zumea kaleko egoitza bihar eta zetzi zabalik izango da, arratsaldez. Ostegunean Kantu Kalejirakoak kantari irtengo dira, 19:00tan Plaza Moretik abiatuta.
Abiatzear da Euskaraldia eta Aiurrik eskualde osokon hitzorduak bildu ditu.
Zubimusu ikastolako Zizurkilgo haur-eskolako matrikulazio epea zabalik dago ikasturte osoan zehar! Proiektuaren eta 0-3 urte bitarteko haurrentzat haur-eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren berri emateko, bisita pertsonalizatuak antolatzen ditugu. Honako hauek dira gure proiektuaren ardatzak: Haurraren erritmo eta beharrekiko benetako errespetua. Ordutegi (07:30 -17:00) eta egutegi zabala. Zaintza uneen balio hezigarria. Adin aniztasunean oinarritutako testuinguru segurua. Ludikotasunaren garrantzia (tailerrak) Hartu hitzordua emailez zubimusu@ikastola.eus edo 943 692321 zenbakira deituz eta ZATOZ!
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
Axeri Dantzaren urteurreneko erakusketa. Maiatzaren 9an, 18:30etan egingo da inaugurazio ekitaldia.