12:00 Festen hasiera. 12:30 Herri kirolak: Telleria eta Mugerza anaiak elkarren aurka. Ondoren Elustondo anai-arreba trikitilariak. 14:00 Bazkari herrikoia Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariekin, Adarra jatetxean. Tiketak bertan salgai daude. 21:00 Afaria Xoxokako eskolan. Bakoitzak berea eraman! 23:00 Dantzaldia Elustondo anai-arreba trikitilariekin, Xoxokako eskolan.
Mindfulness Urriaren 7an hasita, bi hilabetez astean behin elkartuko dira. Ordutegia: 16:30-18:30. Dinamizatzailea: Klara Worlfram. Tokia: Urigain. Hizkuntza: Elebitan. Informazioa: Urigain
Emasolas Urriaren 7an hasita, hiru hitzordu ezberdin. Lehen hitzordua: "Zertaz ari gara hitz egiten boterea eta jabekuntza aipatzen ditugunean?". Ordutegia: 18:30-20:30. Irakaslea: Bea Zalakain. Tokia: Urigain. Hizkuntza: Gaztelania. Informazioa: Urigain.
Zizurkilgo eskulan ikastaroko ikasleen erakusketa inauguratuko da gaur, iluntzeko 19:30ean, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean. Hainbat estilotako margolanez osatutako erakusketa da, olioak, grabatuak eta beste hainbat teknika uztartzen dituena. Urriaren 15era bitartean ikusi ahal izango da, liburutegia zabalik dagoen ordutegian; hau da, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara bitartean eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, eta larunbatetan 9:30etik 13:30era bitartean.
Agur Etxebeste, euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekin. Urriak 5, larunbata 19:30 / 22:00 Urriak 6, igandea 19:30 Urriak 7, astelehena 21:00 * Saio guztiek 2 euroko deskontua izango dute.
Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |