Tartean antzerki konpainiak Sarobeko arte eszenikoan "Donde estan los niños” antzezlanaren entsegu irekia egingo du, irailaren 18an. Azken boladan prestatzen ari antzezlanaren gaztelaniazko bertsioa eramango du eszenategira. Sarrera sorta zozketatu egingo dute.
Akuarela erakusketa Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:30etara. Larunbatetan, 11:30etatik 14:00etara.
"La ertzaintza que viene" liburua aurkeztuko du, hilaren 17an, Ahoztar Zelaieta kazetariak, Jardun koordinadorak antolatuta. Lekaio kultur etxean izango da hitzordua, 18:30ean: "Ertzaintza azken urteetan bigilantziarako garatzen ari den teknologiaren gaineko azterketa bat da", adierazi dute antolatzaileek, "poliziaren hiperbigilantzia metodoak agerian utzi eta horiek salatzeko asmoz".