Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:
Abenduaren 28an herri mailako ehiza txapelketa egingo da takurrekin. Adarra mendia izango da goizeko 9:00etan, eguerdiko 13:00ra arte. Izena emateko epea abenduak 23ra arte egonen da zabalik Urnietako Santa Kruz elkartean. Izen ematearen prezioa 25 eurokoa izango da eta ehiztari bakoitzak 4 pieza eramal ahal izango diru etxera. Sari banaketa, berriz, Besabin egingo da txapelketa amaitu ostean. Oharra: Parte hartzaile guztiek Santa Kruz elkartean afaltzeko aukera izanen dute egun berean.