Online egiteko ekintza desberdinak Andoaingo Gazte Lokalaren eskutik. Gaurkoan aerobik saioa.
Osasun sailak zehaztutako segurtasun eta babes neurriak hartuko dira: ilara egitean gutxieneko distantziak bermatzeko, bai eta elikagaia manipulatzeko neurriak ere. Sei metroko segurtasun-distantziak ezarriko dira postu ezberdinen artean, eta bi metroko distatziak bezeroekiko. Postu bakoitzeko saltzaile bat egongo da gehienez. Makaldegitik GoikoplazaraAzokaren kokapena aldatuko da Makaldegirik Goikoplazara pasaz. Hasiera batean astean behin egingo dute, larunbatarekin. Azokarako ezarritako ordutegia lau ordukoa izango da: 09:00etatik 13:00etara.
Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.
Koronabirusa suntsituko duen munstruo, robot edo artefaktua sortu lego piezak erabiliz. Familian parte hartu ahal izateko lehiaketa antolatu du Plazida Otaño liburutegiak. 630 159 263 telefono zenbakira bidali behar dira lanak, apirilaren 30a baino lehen. 30 euroko sari, Fotoprix produktuetan.
'Argitu zure zalantzak KZgunearekin' izenburupean gidatxoa argitaratu dute: "KZgunean konpromisoa dugu teknologia berrietan aurrera egiteko. Horregatik, gure zentroak itxi diren bitartean Koronabirusagatik, telefonoz eta posta elektronikoz laguntza izango duzu zure zalantza teknologiko guztiak argitzeko".
Alerta egoerak iraun arte, Osasun sailekoen alde txalo egiteko deialdia.
2019ko ekitaldiko kanpaina abiarazi du Aldundiko Ogasun sailak. Errenta mekanizatua atzeratzea erabaki du (Ogasuneko bulegoetan errenta aitorpena aurkeztea), Covid-19 birusak eragin duen egoera normaldu arte. Neurriak Errenta kanpainan aurkezten diren aitorpenen %20ri eragiten dio, gutxi gorabehera.
Aste Santuko eta Pazko Asteko etenaldiaren ostean, Aiurri astekaria ohi bezala banatzeari ekingo zaio. Andoainen eta Urnietan banaketa ostegun goizean hasita abiatuko da.
Gizarte Zerbitzuen Sailak laguntza psikologikoa eskaintzeko telefono bidezko zerbitzua martxan jarriko duela iragarri du: “Jakin badakigu Koronabirusak eragindako ziurgabetasun eta desosegu une hauetan, konfinamendu-egoerak kasu askotan areagotu egin duela isolamendu eta bakardade sentsazioa, eta gure adineko pertsona batzuei ondoez emozionala eragin diela”.