16:30 Futbol-billar jokoa, 11-16 urtekoentzat , Zubitxo plazan. 17:45 Buruhandi eta erraldoien kalejira, Adarra Jo Txarangarekin. Plazido Muxika plaza eta San Joan plaza artean. 18:30 Bertso-poteoa Txosnagunean. 18:45 “Nire lehenengo Jaiak” zapia jarriko diete haur jaioberriei, Kontzejupean. 19:30 Mielaren jaitsiera eta Txupinazoa Urdanbor elkartearen eskutik. 20:00-22:00 Zuttik elektrotxaranga, plazatik abaituta. 20:30 Argazkia, Txosnagunean: Palestinarekin elkartasuna. Ondoren, boka, afari solidarioa. 23:00 Kontzertuak, Txosnagunean: Chuleria Joder, Lukiek, Potato, DJ Diplo. 23:30 El ultimo de la fila taldearen bertsioak, plazan. Ondoren, DJ Osto.
Irailaren 16tik hasi eta irailaren 30era bitartean, Leitzaran Bisitarien Etxeak “BANAEZINAK. Natura eta gizakia: historia partekatu bat” erakusketa ibiltaria hartuko du.
Urriaren 11n ospatuko dute Zizurkilgo Azoka Berezia. Udalek eta herriko ekoizleek elkarlanean antolatuko dute eta herritarren parte-hartzea beharrezkoa izango da.
HH4tik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzuak urriaren 2an ospatuko du hasiera festa, eta ikasturtea urriaren 6an abiatuko da Belabi kaleko egoitzan.
Azken urtetan egindako obren aukeraketa bildu du Balerdik bertan eta erakusketa zabalik egongo da irailaren 26ra arte. Ordutegia: Aste-egunetan: 18:00etatik 20:30era. Larunbatetan: 11:30etik 14:00etara
Egur taila erakusketa kolektiboa antolatu du Zizurkilgo udalak. Inagurazioa iralaren 23an arratsaldeko 18:30ean Plazida Otaño liburutegian izango da.