Nola heltzen dio gorputz zauritu batek minaren osteko alaitasunari? Lau pertsona geldirik daude dantzaleku baten erdian, tratu txarren istorioek eta lapurtutako alaitasun batek zeharkatuta. Sakontasunez, errespetuz eta umorez, antzezlanak berriro gozatzeko eta alaitasuna berreskuratzeko eskubidea aldarrikatzen du.
Metrokoadroka konpainiak “Bi baso bat ur” antzezlana taularatuko du hilaren 9an, Bastero Kulturgunean. Iluntzeko 19:30etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude. Oier Guillan konpainiako kideak ikuskizunaren xehetasunak eman dizkio Aiurri astekariari.
Hizkuntza: Euskara
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 1etik 31ra bitarteko epea dute argazkiak aurkezteko. Saria Salkinen eskutik iritsiko da: 150 euroko saria, hilabete bakoitzeko bana.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 1etik 31ra bitarteko epea dute argazkiak aurkezteko. Saria Salkinen eskutik iritsiko da: 150 euroko saria, hilabete bakoitzeko bana.
Astelehenean lehen ospakizuna egingo dute eta, ostegunetik igandera, hamaika hitzordu gehiago.
Urriaren 11n ospatuko dute Zizurkilgo Azoka Berezia. Udalek eta herriko ekoizleek elkarlanean antolatuko dute eta herritarren parte-hartzea beharrezkoa izango da.
Jose Ignacio Agorreta (Iruñea, 1963) izango da erakusketa berria zabalduko duen artista. Hark egindako adierazpen batean laburbildu daiteke bere artea: "nire margoak denboraren igarotzeaz mintzo dira, ahaztuta utzi behar ez den memoriaz”. Datorren ostegunean, urriak 1, egingo dute irekiera-ekitaldia.
Egitaraua aurreko urteen ildo beretsukoa izango da: herri-kirolak, bertsoak, otorduak eta, nola ez, musika.
Asteburuan Urnietako festazale ugari abiatuko da Goiburu aldera eta, autoen joan-etorria saihesteko, bus zerbitzua antolatu du Urnietako Udalak. Xoxokako jaietara hurbiltzeko geltoki bakarra izango da, gainera, Denda Berri ondoko biribilgunetik abiatuta.
Egur taila erakusketa kolektiboa antolatu du Zizurkilgo udalak. Inagurazioa iralaren 23an arratsaldeko 18:30ean Plazida Otaño liburutegian izango da.