Maiatzak 29: Bola tiraldia haur eta helduentzat, bolatokian. Ordua: 09:00-13:00
09:00-10:00 Antonio Gabirondo Memoriala Oiartzungo tiro zelaian, Santa Kruz Elkarteak antolatuta. 10:00 Diana. 11:00-13:00 Ekojolasak Egapen. 11:00-13:30 Antzara Jokoa Egapen. 12:30 San Joan Plazan Txanbolinen emanaldia. 16:00-18:00 Ekojolasak Egapen. Puzgarriak eta jokoak. 17:00-21:00 Photocall-a eta festatxoa San Juan plazan. 17:00-18:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira San Joan plazatik. 18:00-20:00 Dantzaldia zuzeneko musikarekin Plazido Muxika plazan. 18:30 San Juan plazan Kale Antzerkia: “Panoli Kabareta”. 19:30 Super Zumba. 21:00 Jaien amaiera.
Aurtengo Haur Mendi Ibilaldia Aizkardi Mendizale Elkarteak antolatuko du, maiatzaren 29an. Harrera goizeko 9:00etan izango da eta irteera 9:30ean Villabonako Errebote plazatik.
Familia zein lagun taldeentzako orientazio proba izango da. Ordua: 11:30.
Lourdes Iriondo Musika Eskolan 2022-2023 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea maiatzaren 19an irekiko da eta maiatzaren 30era arte egongo da zabalik.
Kirol Aste zabala izango dute hilaren 25tik 29ra arte Larraul herrian. Ez da ezertxo ere faltako, ikastaroa, hitzaldia, txapelketak, irteerak eta orientazio proba izango dira. Kirola egiteko aitzakiarik ez da faltako Larraulen.