Odol-emate saio berri bat izango da martxoaren 17an, Gaztelekuan. Horretarako, bertaratu nahi dutenek ondorengo telefono zenbakira deitu beharko dute egunean bertan txanda hatzeko: 943 00 78 85.
Astelehenean Andoaingo odol-emaileen txanda izan zen, ordukoa da argazki-bilduma. Ostiral arratsalde honetan Urnietan dute hitzordua. Elkarteak odola ematearen garrantzia nabarmendu du.
Zuhaitz Gurrutxagak Errealeko jokalari zeneko bizipenak eta anekdotak kontatuko ditu. Horrez gain, lehen mailako futbolari zenetik pairatu duen trastorno-obsesibo-konpultsiboaz (TOK) ere hitzegingo du. Gai guzti hauek, umorez jorratuko ditu, eguneroko problemak erlatibizatzeko, nork bere buruaz barre egitea baino modu aproposagorik ez dagoelako.
Ikastaro sorta: Aiora Urbietarekin. Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara Herriguneko jangela izandako lokalean. Izen emateak, urtarrilaren 31a baino lehen. Prezioa: tailer solteak 30 euro, lau tailerrak 100 euro. 2023-02-11: Xarabeak. 2023-02-25: Gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboiak. 2023-03-11: Erabilitako olioarekin xaboiak. 2023-03-25: Arropa garbikariak eta leungarriak.
Martxoak 17, ostirala. 18:00. Martxoak 19, igandea. 17:00.
Joko amaigabea. Alicia Martin Lopez Erakusketa margolan batzuek osatzen dute. Bertan, materiaren portaerak behatuz, mundu naturalaren berezko dinamikak eta etengabeko desagertze- eta birsortze-zikloak gogora ekartzeko egiturak Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatua dago, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Martxoaren 3tik apirilaren 1era bitartean