Iritsi da "Ongi-etorri baserrira" ekimenaren bederatzigarren edizioa. Uztailaren 5ean, 6an eta 19an, beren ateak irekiko dituzte BIzkaiko zein Gipuzkoako baserriek, egitasmoaren antolatzaileen esanetan, "jakien jatorria berraurkitzeko" nahiz "dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko".
Kale antzerkia (erdaraz) “Somos la ley” Cía Barsanti. Eguraldia dela eta tokiz, aldatu dute: Goikoplazatik Ondarreta Herri Eskolara eramango dute.
Aire Eire taldearen emanaldia. Uztailak 5, ostirala. 19:30, Asteasuko igerilekua.
Eskualdeko musikariek osatzen duten Aire Eire taldeak Asteasuko pistinan joko du ostiral honetan, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Euskal kantagintzako doinu herrikoi ezagunekin osatzen du bere emanaldia taldeak. Asteartean entsaiatzen aritu ziren pistinako tabernan bertan, eta hona zatitxoa, bideoz ikusgai:
Maddi Zumalabe Irastorza artistaren ‘Laua eta Sakona’ lana jarriko dute ikusgai. Ekainaren 7tik uztailaren 5era bitarte zabalik izango da Bastero Kulturguneko erakusketa-aretoan.
Konposizio abstraktuak lantzen ditu eta, atzokoan, bere obra azaltzen aritu zitzaion Bastero Kulturguneko erakusketa-aretoan hurbildutako ikuslegoari.