09:00 Plazan elkartu, bi taldetan banatu, eta herrian barrena abestera abiatuko dira. 12:00, Plaza aldera ingurutuko dira kantu-errondan parte hartu dutenak. 13:00, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera
Urtero lez, kalera aterako dira Egape Ikastolako ikasleak zein gurasoak, abenduaren 24an. Aballari guraso elkartearen proposamenez, goizeko 10:00tan bilduko dira Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako eraikinaren alboko parkean. Ondoren, Zelai Alde plazarantz joko dute, herriari itzulia eman eta, eguerdian, San Juan plazan amaitzeko.
Gabon kantak abestera irtengo da Magale-Salestarrak ikastexea, abenduaren 24an. Plazido Muxikan egingo dute hitzordua, goizeko 11:00etan, eta, jarraian, plazaz plaza arituko dira, ikastetxera joan aurretik: Guria tabernaren alboko plaza, Zaldundegi alboko plaza eta Etxeberri plaza. Behin ikastetxera iritsita, Olentzeroen eta Maridomingiren bisita izango dute.
Goizez kantuan ariko dira, Arroako plazatik abiatuta. Arratsaldean, berriz, Olentzero, Mari Domingi eta basoko pertsonaiak ailegatuko dira. Ama Lurra plazan harrera egingo diete haurrei.
Olentzero eta Mari Domingi, Asteasuko plazan.
Jendetza ibiliko da, kalez kale. Goizez, ikastetxeetako taldeak kantari ariko dira. Arratsaldez, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera izango da.
Euskal kantuz beteko ditu kaleak Kantazaunek Gabon egunean: San Juan plazan bilduko dira, abenduaren 24an, arratsaldeko 17:00tan, herriari itzulia emateko asmoz.
Mari Domingi bigarren urtez jarraian iristekoa da Larraulera. Arratsaldeko 18:30etan da hitzordua. Goizean, baserriz baserri ibiliko dira kantuan.
Herrian gaztetxea egoteko beharra irmoki aldarrikatu zuen herriko gazte talde batek, orain pare bat aste. Bada, Gabonetan ere beren premia kalean azaleratzeko asmoarekin dabiltza. Urtea amaitu aurretik, hiru ekimen antolatu ditu Urnietako Gaztetxeak, herriari begira.