Urtea hastearekin batera ailegatuko dira Errege Magoak herrira, izan ere, urtarrilaren 5ean egingo diete bisita urnietarrei Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek: 16:00-17:00 bitartean egingo zaie harrera hiru protagonista bereziei, elizan. Ondoren, desfilea 17:30ean hasiko da, Lobera baserritik, eta, herriari itzulia eman ostean, San Joan plazan amaituko dute, 18:15 aldera. Oparitxo bana emango diete herrian erroldaturiko 0-6 urte bitarteko haurrei.
Errege Magoei gutunak uzteko aukera dago Allurralde Kiroldegian, errege bakoitzak duen buzoian bertan. Urtarrilaren 5a bitarte aukera izango da horretarako.
Desfilea udalerrian barrena egingo dute, iluntzean hasita.
Udazkenean, zinema emanaldiez arduratzen den enpresak ordutegia moldatu zuen. Finean, gaueko emanaldiak kendu eta astelehenero 17:00tan emankizun berria eskaintzen hasi ziren. Proposamen berriak onarpena izan duela eta, 2025ean bide beretik jarraituko dute.