Elkar ulertu eta laguntzeko gune bilakatuko da herriko udaletxeko balioanitzeko gela. Bi saioz osatuko da tailerra, aurrenekoa asteazken honetan, hilaren 4an izango da.
Plazida Otaño liburutegiko erakusgunean, Mª Pilar Horrego artista kubatarraren ilustrazioen erakusketa egongo da laster ikusgai.Urriaren 28an egingo dute inaugurazio ekitaldia, 18:30etan hasita, eta azaroaren 24ra bitarte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. Inaugurazio egunean, karikaturak egingo ditu Kubaren aldeko diru-bilketa egiteko.
Jose Ignacio Agorreta (Iruñea, 1963) izango da erakusketa berria zabalduko duen artista. Hark egindako adierazpen batean laburbildu daiteke bere artea: "nire margoak denboraren igarotzeaz mintzo dira, ahaztuta utzi behar ez den memoriaz”. Datorren ostegunean, urriak 1, egingo dute irekiera-ekitaldia.