Andoaingo La Salle Berrozpek psikomotrizitateak haur txikientzat dituen onurak erakutsi nahi dizkie familiei, eta, horregatik, doako taillerra antolatu du.
Aitor Azurki (Donostia, 1983) kazetariak eta Aitzol Arroyo (Hondarribia, 1994) historialariak “1936ko Gerran Gipuzkoan eta Urnietan izandako borrokalari internazionalisten presentzia eta jarduna” izenburuko hitzaldia emango dute Lekaion, urriaren 22an, ostegunarekin, 18:30etik aurrera.
Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak beteko ditugu. Greba orokorra egingo dugu pobretzearen eta errentismoaren aurka, eta Euskal Herrian denok soldata duina eta etxebizitzarako sarbidea izan dezagun.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 1etik 31ra bitarteko epea dute argazkiak aurkezteko. Saria Salkinen eskutik iritsiko da: 150 euroko saria, hilabete bakoitzeko bana.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 1etik 31ra bitarteko epea dute argazkiak aurkezteko. Saria Salkinen eskutik iritsiko da: 150 euroko saria, hilabete bakoitzeko bana.
Jose Ignacio Agorreta (Iruñea, 1963) izango da erakusketa berria zabalduko duen artista. Hark egindako adierazpen batean laburbildu daiteke bere artea: "nire margoak denboraren igarotzeaz mintzo dira, ahaztuta utzi behar ez den memoriaz”. Datorren ostegunean, urriak 1, egingo dute irekiera-ekitaldia.
Aro berrian murgildu da Urnietako Udalak sustatu duen aurrekontu irekien partaidetza prozesua. Hamar aukeren artean hiruren aldeko botoa eman dezakete 16 urtetik gorako herrikideek.