Sakanako Bandako Jasone Etxebeste zuzendariak eta Andoaingo Bandako Mikel Emezabal zuzendariak gidatuko dute Basteroko emanaldia, Altsasun urriaren 31n egin zuten moduan.
Datorren igandean, hilak 8, Tabuen kutxatik eszenara bakarrizketa taularatuko dute Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean. 18:30ean hasiko da ikuskizuna, eta sarrera doakoa izango da aforoa bete arte. Iñurri elkartekoek osatu dute emanaldia. Bertan, ahoskatzean eztarrian korapilatzen zaizkigun hainbat gai izango dituzte hizpide, umoreaz lagunduta. Gorputzak, sexualitatea, osasun mentala zein zaintza landuko dituzte.
Tartean Teatroa konpainiaren "Kandida" antzezlana. Patxo Telleriak zuzenduta, eta antzezle lanak egiten Miren Gaztañaga, Nerea Mazo eta Mikel Martinez egongo dira.
Plazida Otaño liburutegiko erakusgunean, Mª Pilar Horrego artista kubatarraren ilustrazioen erakusketa egongo da laster ikusgai.Urriaren 28an egingo dute inaugurazio ekitaldia, 18:30etan hasita, eta azaroaren 24ra bitarte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. Inaugurazio egunean, karikaturak egingo ditu Kubaren aldeko diru-bilketa egiteko.
Azaroak 8, igandea. 19:30. Azaroak 9, astelehena. 16:00 eta 19:30 (ikuslearen eguna).
Azaroak 7, larunbata*.19:30. Azaroak 9, astelehena. 17:00 eta 19:30 (ikuslearen eguna). Bi sarrera mota daude: ohikoa eta *promozioa zinema seniorra (65 urtetik gorakoentzat, sarrera erosteko NANa eskatuko da).