Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 1etik 31ra bitarteko epea dute argazkiak aurkezteko. Saria Salkinen eskutik iritsiko da: 150 euroko saria, hilabete bakoitzeko bana.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 1etik 31ra bitarteko epea dute argazkiak aurkezteko. Saria Salkinen eskutik iritsiko da: 150 euroko saria, hilabete bakoitzeko bana.
Fisika eta teknologia kuantikoak herritarrei modu irisgarri, parte-hartzaile eta erakargarrian hurbiltzeko xedez, bus ibiltaria ibiliko da inguruko udalerrietan. Kapsula Kuantikoa deritzona Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren kanpaina da.
Jose Ignacio Agorreta (Iruñea, 1963) izango da erakusketa berria zabalduko duen artista. Hark egindako adierazpen batean laburbildu daiteke bere artea: "nire margoak denboraren igarotzeaz mintzo dira, ahaztuta utzi behar ez den memoriaz”. Datorren ostegunean, urriak 1, egingo dute irekiera-ekitaldia.
Asteartero eta asteazkenero, euskaraz jolasean aritzeko aukera izango da Andoainen.
Aro berrian murgildu da Urnietako Udalak sustatu duen aurrekontu irekien partaidetza prozesua. Hamar aukeren artean hiruren aldeko botoa eman dezakete 16 urtetik gorako herrikideek.