Artilezko ontziak egiten ikasteko tailerra eskainiko dute Larraulen, azaroaren 7an. 10:30etatik 13:00etara eskainiko da tailerra, Urkipe Etxolan. Ez da beharrezkoa izango aurreko ezagutzarik izatea. Izena emateko azken eguna azaroaren 3a izango da eta 50 euroko prezioa izango du. Izena emateko: mloidizulet2@gmail.com edo 634 289 327
Gipuzkoan Gazte Tour musikaren eta arte eszenikoen inguruko hainbat jarduera biltzen dituen programa da, Gipuzkoako Foru Aldundiak garatua, hainbat eragile eta udalerrirekin elkarlanean. Bere helburu nagusia gazteeta nerabeei zuzendutako kultura-programazio erakargarria eskaintzea da, ekitaldi bakoitzaren parte aktibo senti daitezen sustatuz. Oraingo honetan, ekintza Andoaingo Bastero Kulturgunean izango da, eta musika-programazioan KM0 Oihane artista, Nrea DJa eta Ben Yart abeslaria izango dira protagonista. Proposamena gazte publikoarekin konektatzeko pentsatuta dago, musika-estilo eta formatu ezberdinen bidez.