Pello Lizarralde idazlearekin, Sastraka proiektuaren ildotik eta Aiurriren eskutik, Jose Ignacio Agorretaren erakusketarekin bat egingo dute. Urriak 27, asteartea.19:00, Basteroko erakusketa aretoa.
"Lanbroa" eleberria hizpide izango dute Ane Mayozek zuzentzen duen irakurle-taldean. Bertan izango da Lizarralde, irakurleen iritziak jaso eta solasaldian parte hartzeko prest.
Hizkuntza: Euskara
Villabona.dok: Lutxi eta zuhaitza
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 1etik 31ra bitarteko epea dute argazkiak aurkezteko. Saria Salkinen eskutik iritsiko da: 150 euroko saria, hilabete bakoitzeko bana.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 1etik 31ra bitarteko epea dute argazkiak aurkezteko. Saria Salkinen eskutik iritsiko da: 150 euroko saria, hilabete bakoitzeko bana.
Jose Ignacio Agorreta (Iruñea, 1963) izango da erakusketa berria zabalduko duen artista. Hark egindako adierazpen batean laburbildu daiteke bere artea: "nire margoak denboraren igarotzeaz mintzo dira, ahaztuta utzi behar ez den memoriaz”. Datorren ostegunean, urriak 1, egingo dute irekiera-ekitaldia.
Asteartero eta asteazkenero, euskaraz jolasean aritzeko aukera izango da Andoainen.
Aro berrian murgildu da Urnietako Udalak sustatu duen aurrekontu irekien partaidetza prozesua. Hamar aukeren artean hiruren aldeko botoa eman dezakete 16 urtetik gorako herrikideek.
Gorosmendi tuneleko bi hodietan segurtasun ikuskaritza lanak egin behar dituzte eta horretarako nahitaezkoa da errepidea bi noranzkoetan erabat ixtea. Hala, mozketa urriaren 27ko gaueko 22:00etan hasi eta urriaren 28ko goizeko 06:00ak arte luzatuko da.