Taldeak dio “Karena” dela libreki lotzen dituen haria, eta istorioak aldatu arren, hari horretatik lotuta jarraitzen dutela. Musika eta irribarre talde bat dira, eta agertokian hori islatzen saiatzen dira. Soinu berriekin datoz beren lana aurkeztera: ahotsa, bateria, gitarra elktrikoa, akordeoia eta pianoa.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 1etik 31ra bitarteko epea dute argazkiak aurkezteko. Saria Salkinen eskutik iritsiko da: 150 euroko saria, hilabete bakoitzeko bana.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 1etik 31ra bitarteko epea dute argazkiak aurkezteko. Saria Salkinen eskutik iritsiko da: 150 euroko saria, hilabete bakoitzeko bana.
Jose Ignacio Agorreta (Iruñea, 1963) izango da erakusketa berria zabalduko duen artista. Hark egindako adierazpen batean laburbildu daiteke bere artea: "nire margoak denboraren igarotzeaz mintzo dira, ahaztuta utzi behar ez den memoriaz”. Datorren ostegunean, urriak 1, egingo dute irekiera-ekitaldia.