Behar Zana pilota taldeak hiru bikote izango ditu asteburu honetan Gipuzkoako Txapelketako finaletan. Horrez gain, azken asteotan lortutako emaitza bikainek agerian utzi dute Villabonako klubak maila guztietan bizi duen kirol une ona.
Ostegun arratsaldean, azaroak 5,19:30etan hasita, 'Sustraitik Espaziora' dokumentala izango da ikusgai Amasa-Villabonako Gurea zineman. Errigora ekimena barru-barrutik erakusten duen dokumentala da honakoa eta, sarrera doakoa da.
Don inorrez taldeak emanaldi laburra eskainiko du
Plazida Otaño liburutegiko erakusgunean, Mª Pilar Horrego artista kubatarraren ilustrazioen erakusketa egongo da laster ikusgai.Urriaren 28an egingo dute inaugurazio ekitaldia, 18:30etan hasita, eta azaroaren 24ra bitarte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. Inaugurazio egunean, karikaturak egingo ditu Kubaren aldeko diru-bilketa egiteko.
Desfilea urtarrilaren 5ean izango da arratsaldeko 17:00etatik 18:30era.
Azaroaren 6an eta 7an egingo den programazioak DJ Telmo Trenorren masterclass bat eta Bastero Kulturgunean kontzertuak eskainiko ditu
Jose Ignacio Agorreta (Iruñea, 1963) izango da erakusketa berria zabalduko duen artista. Hark egindako adierazpen batean laburbildu daiteke bere artea: "nire margoak denboraren igarotzeaz mintzo dira, ahaztuta utzi behar ez den memoriaz”. Datorren ostegunean, urriak 1, egingo dute irekiera-ekitaldia.