Ekainaren 9tik 15era, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriatik, erromesaldia abiatuko da Aralarko San Migel Santutegira iristeko helburuarekin: 2024ko urrian, erasoa jasan zuen santutegiko sarrerak, ezezagunek bertako atea erre eta markatu baitzuten. Hori horrela, espazioak duen "balio espiritual, sinboliko eta historikoarekin" jabetuta,atearen berreraikuntza egiteko eskaini zuen bere burua Albaolak: Nafarroako Sakana eskualdeko egurra erabilita, artisau erara egin dituzte zaharberritze-lanak, Mundu Berri Baterako Ateak proiektuaren barruan.
Datorren astelehenean (ekainak 9) andoaindarrek odola emateko txanda izango dute, anbulatorioan, 16:30ean hasi eta iluntzeko 20:10ak arte.
Bi eta bost urte arteko haurrentzako oinetakoen bilketa egiten ari dira Mukwano lagun elkarteko kideak. Larraulgo udaletxera eraman ahal izango dira oinetakoak, ekainaren 13ra arte. Edozein motatako oinetakoak eraman daitezke.
Futboleko ate irekien saioak antolatu ditu Aiztondo Neskide Taldeak datorren asterako. 2014 eta 2017 urteen artean jaiotako neskei zuzenduta dago deialdia. Ekainaren 2an eta 9an, 18:30etatik 19:45era egingo dituzte saioak Arratzain futbol zelaian.
Axeri Dantzaren urteurreneko erakusketa. Maiatzaren 9an, 18:30etan egingo da inaugurazio ekitaldia.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |