19:30, Salesiar ikastetxeko areto nagusia. "Bidasoatik harago”: Ipuin laburrak eta poemak, trikitixa eta gitarrarekin lagunduta, kantuekin apaindutako ikuskizun bat da. Jon Garmendia & Xabier Solano. Urnietan Bikain kafetegian eta Kantoi eta Matxo tabernetan salgai daude sarrerak. Andoainen, berriz, Stop eta Ernaitza liburudendetan. 10 euroko prezioa.
Martxoak 13, ostirala ANTZERKIA Segunda convocatoria 19:30 Bastero kulturgunea (auditorioa) Hizkuntza: gaztelania Antolatzaile: ZUENA Emakumeen Topalekua
Ordiziako Urrup antzerkia taldeak umorea eta kritika soziala uztartzen dituen Segunda convocatoria antzerki-obra antzeztuko du Basteron, ostiralean, 19:30etik aurrera, Zuena Emakumeen Topalekuak antolatuta.
Jon Garmendia Txuria idazleak eta Xabi Solano musikariak sortu dute Bidasoatik Harago ikuskizuna, antzoki eta espazio txikietarako proposamen intimoa. Ipuinak, poemak eta idazki laburrak, gitarraz, trikitiaz eta ahotsez lagunduta.
Aiztondoko udalekuetarako begiraleen hautaketa-prozesua abian da. Martxoaren 2tik 20ra bitarte zabalik egongo da izena emateko aukera eta apirilaren 17an egingo dituzte begiraleen elkarrizketak. 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago deialdia eta derrigorrezkoa izango da DBH gainditua izatea, euskara ulertu eta ongi hitz egitea, elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea, zein curriculuma eta agiriak aurkeztea.