JARDUERA FISIKOAKORRIKA EGIN DEZAGUN Egutegia: martxoak 10, 17, 24, 31; apirilak 7, 14, 21, 28; maiatzak 5, 12, 19, 26; ekainak 2, 9. Ordutegia: 18:00-19:30 Hizkuntza: elebiduna Prezioa: 21 euro
Andoaingo Udal Artxiboak 2014an egindako dokumentala “Orratz-begia. Andoain” erakusketaren programazioaren baitan iragarri dute. Astearte honetan izango da arratsaldeko 18:00tan hasita, auditorioan. Sarrera doakoa da.
Iruñean emakume bat erail ostean, elkarretaratzea egingo dute gaur Villabona-Zizurkilen, 18:30ean, oinezkoen zubian; azken bi asteetan Euskal Herrian bi erailketa matxista eta erailketa saiakera bat izan dira.
Asteasuko udaleku ireki eta udaleko parte-hartzaileetako begirale izateko izen-ematea zabalik egongo da apirilaren 17ra arte. Udaletxean eta kultur etxean daude eskuragarri inprimakiak eta bertan utzi ahal izango dira inprimaki osatua eta dokumentazioa.
Apirilaren 25ean, Kubara bidaltzeko oinarrizko produktuen bilketa antolatu dute elkarlanean Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistak (IAS), Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) eta Euskadi-Cuba elkarteak. Guztira, Euskal Herriko 93 herri eta auzotan antolatu dituzte bilketak.
Astelehenean hasiko da Amasa-Villabonako Kirol Hamabostaldiaren edizio berria, eta apirilaren 26ra arte luzatuko da. Udalak ostegunean aurkeztu zuen egitasmoa prentsaurrekoan; herriko kirol elkarteekin elkarlanean osatutako egitarau zabala prestatu dute, adin guztietako herritarrei zuzendua.
Erakusketak, 1936ko kolpe militarraren aurkako erresistentzian Frantzia, Belgika, Britainia Handia, Katalunia, SESB eta Amerikara ebakuatutako haur andoaindarren ondarea biltzen du. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30