Harituz elkarteak 10. urteurrena bertso saio bikainarekin ospatu zuen

Xabier Lasa 2023ko aza. 3a, 11:45

Tolosaldeko Harituz Bertsozaleen Elkarteak 10. urteurrena bertso saioarekin ospatu zuen Gurea zineman, joan den asteazkenean. Bertan kantari aritu ziren Andoni Egaña, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Angel Mari Peñagarikano aritu ziren kantari, gai jartzaile Imanol Artola zutela. Hainbat argazki eta bertso-aldien bideo, ikusgai:

Bertsogintza eta bertso eskolak izan zituen ardatz saioak, batik bat; horretara egokitu zuten oholtzako atrezzoa, eta Artola gai jartzaileak bertsolariei jarri zizkien hainbat egoerek ere bat egin zuten. 

Harituz Bertsozaleen Elkartea sortu aurretik, 90eko hamarkadan eskualdean abian izan zen bertso eskolako irudiak agertu ziren, orduan egindako erreportaje baten eskutik.

 

Bertso jaialdia amaitu ostean, iraganeko Tolosaldeko bertso eskolako bultzatzaileak, Harituz elkarteko kideak eta bertso eskolako oriango ikasleak berto-saioko bertsolariekin batu ziren oholtzan, familia-argazkia ateratzeko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!